Dosi

Farmakologian, dosia botika baten osagai aktiboaren edukia nahiz izaki bizidun bati aldi bakoitzean eman beharreko botika-edukia da, hartze unitate bakoitza kopuruz, unitateko bolumenez nahiz pisuz, aurkezpenaren arabera.

Gaindosia, botika bat gomendaturiko kopuruaren gainetik hartzea da. Oso muturrera eramanez gero, dosi hilgarria izan daiteke.

Botikak dosianitz edo dosibakar eran aurkez daitezke. Dosibakarrean, botika unitate bakoitzak, hartze bat adierazten du, eta bere lote eta iraungitze datarekin identifikatua dator.

Ospitalean erabiltzeko, dosibakarra erabiltzen da, geroz eta ohikoago bihurtzen ari dena, ospitaletako farmazia bulegoen bidez, arretako 2. eta 3. mailako bezala izendaturikoak.


Developed by StudentB